XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salvia pratensis deitzen diote lateraz, oietako bateri, besteari berriz Salvia officinalis.

Biek dute gaitasuna sendakuntzarako, baiñan leenengo orrek ez bigarrenak aiña.

Eztarrian gargarrak egiteko baizik ez da erabiltzen.

Ala ere oso maitagarria dela ezin ukatu.

Gutxi izango dira, urtean beiñ edo geiagotan eztarrirako sendagairen baten bearrean arkitzen ez diran gizakiak.

Orduan txastatu genezake landare onen birtutea.

Esandako gargarra oiek egiteko, gerta zazu salbia-ozpiña.

Onela egiten da: Artu leiarrezko ontzi edo botilla bat, bete salbia-lorez (estutu gabe), eta bota gaiñetik ozpin on bat, ontziko lorak estali arte.

Euki bere ortan amabost bat egunean.

Epe au igarotzean, gertu dago, bear danean erabiltzeko.

Bien bitartean toki bero xamarrean euki ontzia, naiz eguzkitan, naiz sukaldeko epeltasunean.

Eta goazen beste Salvia motari buruz zerbait esatera.

Baratzetan erein edo landatu daiteken belarra degu au.

Goibean, 30'etik 70 xm .ra inguru azten da; osto illauntsuak ditu, aundi eta usaitsuak, margoz zuri antzekoak.

Toki babestuak eta eguzkitsuak maite ditu.

Neguko izotzetatik gorde bearrekoa da.

Orrelakorik ba'litz, izai adar edo antzeko zerbaitekin estali.

Orrela egiten omen du Maria Treben'ek.

Zertarako balio duen? Beste bere senide pratensis bezela, eztarriko dindillak sendatze ortan oso ona da.

Garaiz erabilli ezkero, nork daki zenbat dindil ebakitze galeraziko lituzken.

Eta jakin bearreko gauza da dindillak ez dirala nolanai ebaki ta botatzeko puxkak.

Gure gorputzaren osasunaren ertzain edo jagontzalle bezela jarritako langilleak ditugula.